XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Iñorrez. Ez bait dakit gure Andrearen biotza iñor maitatzeko gai izan daitekeanik ere!.

- Bere senar au maiteko zuan beintzat.

- Ez. Miss BBB gure Andreak ez zuan bere senar au maite. Senarrak bai andrea. Asko gaiñera.

Baiña ez andreak senarra.

Agertu nion nik garaiz, Miss BBB gure Andreari, bere maitasunik-ezaz jabetu nintzanean, ezkontza au eratzean okerkeri aundia egiten zuala. Alperrik.

Ez bait zidan jaramonik egin.

Arriturik entzun zuten mirabe gazteek, Mamma Luzy'k Miss BBB etxeko Andereño-aren sentimendu izkutuak ain era lotsagabean nola agertu zituan.

Ez zuan ordurarte, ez orixe!, ez zuan Mamma Luzy'k Miss BBB'ez era zakar artan itzegiten!.

Oartu ziran oso asarre zegoala, eta pentsatu zuten ez zala noski gozoa izan ezkontza ari buruz Mamma Luzy'k Miss BBB'rekin izan zuan alkarrizketa. Eta ez zebiltzan oker.

Iru illabete leenago, Jorrailleko gau batean izan zan elkarrizketa ura.

Sartu gaitezen Mamma Luzy'rekin Miss BBB`ren gelara: Gaua da. Ogean etzinda, oraindik liburu bat irakurtzen ari da Miss BBB.

Gauero bezala, muxu batekin batera gauonak ematera joan zaio Mamma Luzy.

Oartu da neska, emakume beltz aundi arek zerbait kezkagarri badarabilkiala barruan: - Zer ote da gaurko gau ontan nere amatxo laztan au kezkatzen duan gauza.

- Zure ezkontza, alabatxo.

- Badakit nere amatxori gertatzen zaiona zer dan.

Asko maite nau, eta ni beragandik urruti Inglanderrira joango naizela pentsatzeak min ematen dio.

Baña nere amatxok ez daki berak ni maite naun aiña maite dedala nik ere bera, eta nerekin joan bearko duala Inglanderrira... eta ni joan nindekean toki guztietara.

- Ez da ori, Kuttuna, ni ainbeste kezkatzen naun gauza.

- Zer da bampacirc;? - Zure ezkontza.

Nik badakit ezkontza onek zoritxarreko eginen dituala bai nere alaba txoro au, eta baita berekin ezkontzen dan zaldun bikain ori ere.

Eta zaldun orrek ez du orrelakorik merezi.

Ezta zuk ere, maite, naiz garrantzirik aundieneko arazo ontan zu, enetxo, ain era txoliñean ibilli.

Ez ezazu aztu Idazti Doneek diotena: Obea eriotza bizitza garratza baiño.

- Zergaitik egin bear gaitu gu zoritxarreko, gure ezkontza onek?.